Argaz(ni)kiak
arg-federationx-urnieta-012-420x630

Galder Izagirre

GALDER IZAGIRRE
Ikusleak erakusketa bat ikustera eraman beharrean, ekintza honekin ikuslea erakusketaren euskarri bihurtuko da. Hori da Argaz(ni)kiak-en ideia: argazkiak nikien (kamisetak) gainean inprimatuko dira eta kamiseta horiek hiritar eta koadrilen artean banatuko dira, erakusketa euskarri bihur daitezen.

Nikia euskarri higikor bezala aukeratzea ez da ustekabeko zeozer izan. Aisia da GETXOPHOTO-ren edizio honetako kontzeptu orokorra, eta musikak eta jaialdiek gure aisiaren zati handi bat bete dute azken hamarkadetan. Horien inguruan kultura oso bat sortu da. Eta kultura honetan gure zaletasuna erakusten duten idolo musikalen irudiak estanpaturik dituzten kamisetak eramatea ohikoa da.

Galder Izagirrek inguruko kontzertu ugari erretratatu ditu; urte askotan atera dizkie argazkiak gure idoloei. Argazkirik egokienak dira Argaz(ni)kiak-en erakusten direnak, The Balde aldizkariak Skunk Funk-ekin elkarlanean garatutako proiektua.

 

arg-NAIZ-ROXA4-418x630

Galder Izagirre

arg-pot-nuuk-sextys-056-420x630

Galder Izagirre