Captura.org
co-Albert-Jodar

Sara Costa

BIZITZA IRUDITAN
Captura.org proiektua 2002ko irailean jaio zen Mia Font eta Andreu Buenafuenteren eskutik. Hasiera batean, argazkilaritza digitala ezagunagoa egiten hasi zenean, Buenafuentek kamera digitalak oparitu zizkien bi lagunei “barrea harrapatzeko”, eta horrela hasi zen proiektua. Pixkanaka talde hori handituz joan zen, Captura.org sortu eta “harrapatzaile-sarea” jaio zen. Orduz geroztik, argazki horiek zintzilikatu eta berritu egiten dira aldizka.

Buenafuenteren berbetan: “Kuxkuxero bati oparitu diezaiokezun gauzarik txarrena kamera digitala da. Hori gertatu zen. Arte honekiko nire zaletasuna handitu egin zen eta inguratzen ninduen guztiari argazkia ateratzen hasi nintzen. Nire lagunak kezkatu egin ziren. Santi Millán izan ezik; hura ni baino txarrago zegoen (eta dago). Gure obsesioa zabaltzea proposatu nion, haien guztien begirada biltzen joateko asmoarekin. Horrela jaio zen Captura, dokumentalismo poetikoa, argazkilaritza amorratua, ikus-psikologia egunero erakusteko internet bezalako euskarri zoragarria aprobetxatuz”.

Gaur egun 46 “harrapatzaile” daude eta 14 mila artxibotik gora argitaratu dira 8 urtetan.

 

co-Sara-Costa

Sara Costa

co-Andreu-Buenafuente-6

Andreu Buenafuente