Opening

PastedGraphic-opening-630x630
Aurten Jaialdiaren irekitze-ekitaldia argazkilari gonbidatuek egin zuten eta GETXOPHOTO-ko komisarioarekin berba eginez, beren lana proiektatu zuten. Egon ziren: Frank Kalero, komisarioa; Naomi Harris EEBB-etako swinger-ei buruzko bere lanarekin; Steve Schofield zientzia fikzio zaleen munduaren azpikultura erretratatu duena; Berlin-eko Mentalgassi taldea eta euren hiri-interbentzio fotografikoak; Andreas Meichsner alemaniarra bere irudi surrealekin eta Txema Salvans kataluniarra hiritik kanpoko aisiari buruzko lanarekin. Ekitaldia Martin Parr argazkilariari -edizio honetako ohorezko gondiatua- egin zitzaion elkarrizketarekin amaitu zen.