Photowalk
photowalk

AITOR ORTIZ & GONZALO AZUMENDI
Zelan eta non egiten dute lan argazkilari profesionalek? Zelan egiten diete aurre beren proiektuei? Zelakoak dira beren estudioak?

Photowalk bi argazkilari ospetsuren estudioetatik egiten den bi orduko paseoa da: Aitor Ortiz eta Gonzalo Azumendi. Ibilbide profesional luze eta ospetsua duten bi argazkilari horiek beren estudioen ateak zabaltzen dituzte, parte-hartzaileekin egon eta beren lan egiteko moduaz, beren proiektuak garatzen dituzten espazioez eta egiten dituzten proiektuez berba egiteko. Aurrez-aurre argazkilari profesionalekin eta haien inguruan egoteko aukera eskaintzen du, parte hartu, ikasi eta berba egiteko aukera zoragarria.