Pop Proiekzioa
Juan Gómez

Juan Gómez

ZURE ARGAZKIAK KALEAN
Pop Proiekzioa proposamen integratzailea da. Ideia hauxe da: hala nahi duenak GETXOPHOTO-n erakutsi ditzake bere argazkiak. Eta hori da, hain zuzen ere, Jaialdian bultzatu nahi duguna: parte-hartzea eta partekatzeko espazioak sortzea.

Deialdi ireki baten ostean jasotako argazkiak biltzen dituen formatua da. Irudi horien egileak denetarikoak dira, zaletuak, gazteak, emakume nagusiak…, eta beraz, emaitza genero eta estilo ezberdinen nahasketa da. Aurrez editaturik, pantaila erraldoi batean proiektatzen dira, eta proiekzioa parte-hartzaileak elkartzeko eta partekatzeko gune bihurtzen da.

Aurtengo gaia aisia da, aisialdia: zer egiten duzu ezer egiten ez duzunean?