Opening
opening

Areetako Andrés Isasi antzokian egin genuen ekitaldiarekin hasiera eman genion GETXOPHOTO-ri. Hantxe irudien bidez jaialdiaren bost urtetako ibilbideari gainbegiratua emango genion eta edizio honetan parte hartu duten egileetako batzuk euren lanak proiektatu eta aurkeztu zituzten. Ekitaldia Mursego-k zuzenean musikatuko duen Michael Ackerman-en lanaren proiekzio batekin amaitu zen.