Photowalk

TDI-IMAGE BANK & JUAN GOMEZ

Non eta nola lan egiten dute argazkilari profesionalek? Nola aurre egiten diete beraien proiektuei? Nolakoak dira hauen ikasketak?

Photowalk argazkilari ospetsuen estudioetatik 3 orduko paseoa da. Estudioetako ateak ireki zituzten parte hartzaileari beraien lan egiteko erari buruz hitz egiteko, proiektuak garatzen dituzten espazioa erakutsi ahal izateko edota zalantzak ebazteko. Argazkilari ospetsuekin eta beraien inguruarekin bat egiteko aukera bikaina da, ikasteko eta beraien lana behatzeko era bikaina.

Aurtengo edizioko ibilbidea Algortan hasi zen, TDI-Image Bank bisitatuko delarik, Antonio Herranz-ek eta Fátima Díez Garaigortak kudeatzen duten imagina bankua. Ondoren, Erandiorantz egin genuen, ibilbide luzeko freelance-a den Juan Gomez argazkilari erandiotarrak ibai aurrean duen estudioa ezagutzeko aukera eman zigun.