Tailerra

Getxophoto_2011-09-03-14-25-11_57

ARIANNA RINALDO. THE ART AND RELATIVITY OF PHOTO EDITING

Lantegian edizio grafikoaren alde desberdinak jorratu ziren. Batetik, Ariannak bere ibilbide profesionalaz eta aldizkarien edizioaz egingo zuen berba. erredakzio lana, publizitatearen “arazoa”… Bestetik, lantegiak alde praktikoa ere izan zuen: portfolioak begiztatu ziren, sekuentziez hitz egin zen eta partehartzaileen lanez osatutako balizko ale bat imajinatuko zen.

Arianna Rinaldo, Colors aldizkariaren editore grafikoa izan da eta gaur egun lan bera egiten dihardu D Magazine-an, Italiako La Repubblica egunkariaren iganderoko gehigarria. Aldi berean, OjodePez aldizkariaren zuzendaria ere bada.