Lantegia


ARGAZKI TAILERRA MARCOS LÓPEZEKIN

Pop Errealismo Criollo izenburu iradokitzailepean Marcos López argazkilari argentinarrak ikasleekin batera aurretiko ideiatik abiatuz, aurre-produkzioan, lokalizazioen bilaketan, produkzio diseinuan, iluminazio diseinuan, jantzietan eta taldean eginiko argazki baten errealizazioan eta ondoko produkzioan oinarritzen den tailerra garatu zuen. Beti ere antzerki argazki digital estiloaren barruan.

Marcos López Santa Fen, Argentina, jaio zen, 1958. Lópezek bereziki pertsonala den lan zabala garatu du azken hogeitahamar urteetan zehar. Bere lana Latinoamerikako imajinagintzako hainbat iturritatik elikatzen da, mexikar muralistetatik hasita telenobeletarte, publizitate eta kaletar propaganda edota boleroekin nahasturiko kistch-a tartean. Gutxik, oso autore gutxik dute berea bezalako unibertso pertsonala, ezagutzeko erraza eta sarkorra. Bere lana kolekzio garrantzitsuen zati da.

http://www.marcoslopez.com/Pop Errealismo Criollo izenburu iradokitzailepean