Photowalk


PHOTO GALLERY 20 ETA VICENTE PAREDESEN ESTUDIOA
Non eta nola egiten dute lan argazkilari profesionalek? Nola funtzionatzen du argazkigintzan aritzen den galeria batek?

Aurtengo edizioko ibilbidea Bilbon hasi zen, non bere zuzendaria den Javier Gimenoren eskutik, Photo Gallery 20 bisitatu zen. Photo Gallery 20 argazkigintza delako espresio artistikoan espezializaturiko Bilboko galeria bakarra eta estatuko bakarretakoa da. Ondoren Vicente Paredes (Orihuela, 1972) argazkilariaren estudioa bisitatu zen. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Londreseko Westminter Collegen ikasketak burutu zituen eta egun argazkilari freelance moduan zein proiektu pertsonalak garatzen egiten du lan. Pasadan urteko GETXOPHOTO-ko edizioan bere Huerta urbana lana ikusi ahal izan zen. Bisita aperitibo batekin bukatu zen.