Solasaldiak


CHRISTIAN CAUJOLLE ETA FRANK KALERO. Christian Caujolle, argazki eta arte kritikaria, VU Agentzia eta izen bereko galeriaren sortzailea, irakasle eta komisario independientea, GETXOPHOTO-ko komisarioa den Frank Kalerorekin hizketan arituko zen, eta Kanboiako PhotoPhnomPenh Jaialdia aurkeztu zuen, bertako zuzendaria da ere.

MARCOS LÓPEZ ETA ALEJANDRO CASTELLOTE. Hegoamerikako argazkigintzan aditua den komisario madrildar batek (Alejandro Castellote) eta sistemara moldaturiko artista bihurriak (Marcos López) zintzotasunaren inguruko kontzeptuak sorkuntzan, egungo argazkigintzako eta artearen merkatuaren nondik-norakoak, hausnartu zituzten jendaurrean. Ahots ozenez pentsatuz. Eritziekin arriskatuz. Eguneratuz eta taberna batean garagardo batzuk edaten egongo balira bezala mundu hortako kontuak zabalduz. Otso askea eta arkume lotua. Edozer gerta daiteke.

suceder.