Umeentzako lantegia


ARGIA JOSTEN
Argia josten argiak eta itzalak espazioa transformatzeko duten gaitasunaren inguruko lantegia da. Lonetan inprimituriko GETXOPHOTO-ko argazkiak berrerabiliz, era kolaboratiboan asmatu eta diseinatzeko umeei zuzenduriko arkitektura lantegia.

Lantegiak gehiegizko argia edo argi-eza aprobetxatzen duen arkitekturaren kontzeptuak hurbiltzen dizkie umeei, hala nola era errazean eraikia, desmuntatu eta etengabe berrerabilia izango den arkitektura mugikor iragankorra.

ZARAMARI_HIRI EKOLOGIA

Zaramari sormena eta hiritarren parte-hartzean oinarritzen den garapen iraunkor modeloen inguruan lan egiten duen ideia-produktora bat da.