Clément Briend
C_01

Betidanik izan da proiekzioaren zale amorratua. Argazkia hitzaren etimologia –argiarekin idaztea– errespetatzeko aitzakiarekin, bitarteko horretarako onargarria den gauza bakarra argiak ikusten uzten duena dela baieztatzen du. Artisau azkarra, proiektagailu arinak, autonomoak asmatu ditu, komeni zaion bezala transposatu ditzakeenak, bere irudiak lekurik harrigarri eta ustekabekoenetan egon daitezen, berriz asmatzen duen espazioa erabat eraldatuz. Artista honek badu magoaren zerbait, irudiak etxekotzen ditu eta erreala dena bozkarioz eraldatzen du, poztasun-sentimenduarekin –serioa, beste alde batetik, artista honek ez duelako dekoratiboa dena bilatzen, baizik eta beti dago zentzua sortzeko adi, bere sormenen elkarrizketa erreala denarekin sustatzeko adi, eta eremu horretan sartzen ditu–, oso komunikatiboa da. Eta bere argazkiak zuhaitzetan existitu arazten dituenean, inposatu egiten den magia une bat besterik ez da, magia leuna, begiratu behar dugun irudia bezala, harekin bat egin dezakegula amets egiten dugun bitartean.

 

Clément Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. 2008an Argazkilaritza ikasketak amaitu zituen École Louis Lumière-n eta gaur egun irakaslea da Valenciennes-eko Unibertsitatean. Bere lanetan iluntasuna miatzen du fotografiatzen dituen espazioetan argiarekin egindako interbentzioetatik abiatuta. 2011n Politics Illuminations Group sortu zuen, gure munduko errealitate ikusezinak erakusteko proiekzioak adierazpen aske moduan erabiltzen dituen taldea. Bere lana hainbat lekutan erakutsi du, hala nola Kanbodiako PhotoPhnomPenh Jaialdian eta Pariseko Maison Européenne de la Photographie-n. Pariseko Wall30 galeriak ordezkatzen du.

 

C_02

C_03
C_04