Gramola digitala
_MG_3245 tx

Gramola digitala XX eta XXI.en mendeetako autoreek kanta bihurtu zuten borroketan zehar bidai musikatua egiteko aukera ematen digun esparru irekia dugu. Sarean dagoen esparrua ere bada, non 200 kanta baino gehiago topatuko dituzun.

Gaiak

Gramolaren abestiek gerra eta diktadura faszisten kontrako eta amestutako iraultzen aldeko himnoak biltzen ditu; langileen, gutxitutako herrien eta gizartearen eskubideen ahanztura erreza ekiditen dute, kaleetako eta pobrezia eta bazterketako getoen borrokak amorruz beteta kontatzen dizkigute; belaunaldien arteko edo baita gure nortasunaren kontrako gudei kantatzen diete; zaintza intentsiboetan dagoen planetan ez garela gu bakarrik bizi ohartzen digute; behin eta berriz arraza eta erligioa, generoa eta sexu izaera desberdintzen gaituztela baina ez gaituztela baztertu beharĀ  gogoraraztean lotsatzen gaituzte

Estiloak

Gramolaren abeztiak mundu osotik bidaiatzen dira eta hizkuntza eta lengoaia musikal guztiak hitz egiten dituzte., bukatugabe, bukatuezin eta mitikoak diren gudei buruzko himno eta martxak dira.; hirietako getoen pultsoaren erritmoa jarraitzen duten erritmo, blues, gospel eta hip hop; Karibe, Brasil eta Afrikako reggae, kantu mestizoak eta rock soinuak munduko edozein hiri beroetan entzun daitezkeenak; iraganekoak diren edota gaur egunerako asmatzen ditugun inposizioen kontra egiten duten abeslarien kantak.