Itxialdia Vol.2
Sitio

Itxialdia 2013an estreinatu zen Ikusteko modu berriak izenpean.  Hitzaldiak eta hizketaldiak egun osoan, goiz eta arratsaldez, bazkaria barne, giro atseginean. Toki urrun batean, hizlari eta parte-hartzaileentzat ihesbiderik ez duena.

2014ko edizioaren izena Gatazka bat daukagu izan zen

Historian zehar irudien botere eta ahalmenean sinesteko joera egon da: beren egiatasuna, beren balioa dokumentu gisa, eragina izateko duten gaitasuna… Askok zalantzan jartzen dituzte irudiaren ustezko ezaugarri hauek. Aro digitalean sartu garenetik argi dago: errealitate eta fikzioaren arteko marra gero eta lausoagoa da. Itxialdia Vol.2 argazkigintzari buruzko eta honen inguruko gatazkei buruzko gogoeta jardunaldia izango da.

 

_MG_0838

Ponentes

¿QUÉ ESTÁ PASANDO?
Periodismo de conflictos y conflictos del periodismo
. Olga Rodríguez (kazetaria)
. Walter Astrada (fotokazetaria)

DE LA CAVERNA AL 3D
Usos y abusos de la imagen
. Román Gubern (irudiaren torikoa eta historialaria)
. Christian Caujolle (komisarioa)

FOTOGRAFÍA EXPANDIDA
Ampliando la definición de lo documental
. María Canudas (kultur-kudeatzailea)
. Roc Herms (argazkilaria)
. Jon Uriarte (argazkilaria)

FABRICANDO LA HISTORIA
La ficción como construcción de la memoria colectiva
. Martí Llorens (argazkilaria)
. Mikel Bastida (argazkilaria)

EL VIENTO SE LEVANTA
Poesía e imagen, la revolución tranquila
. Kirmen Uribe (poeta eta idazlea)
. Ricky Dávila (argazkilaria)

BONUS TRACK
Garagardoak, familia-argazkia…

 

Cervezas

BIO

Walter Astrada
Argentinan jaio zen eta egun Bartzelonan bizi da. Associated Press eta Agence France Press agentzietan lan egin du, besteak beste. Gaur egun freelance moduan dabil lanean. 2006tik hona genero indarkeriaren inguruko epe luzeko proiektua dauka esku artean. Bere lana nazioarte mailako hainbat lehiaketatan saritu dute, adibidez, World Press Photo.

Mikel Bastida
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. Andoaineko zine eskolan ikasi zuen eta Dokumentalismo Berria masterra burutu zuen EFTI argazkigintza eskolan, gaur bertako irakasle delarik. 2011n bere War Theatre lana aukeratu zuten Descubrimientos PhotoEspaña-rako.

María Canudas
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Bartzelonako Autonomia-Unibertsitatean eta Ikusizko Arteen Kudeaketan graduondokoa Birbeck College-en (University of London). Fundación “la Caixa”-ren Erakusketa Sailean lan egiten du, bertan arte eta argazki erakusketan koordinatzen dituelarik. Gaur egun FotoPress proiektua koordinatzen du, irudi dokumentalarekin lotura duten proiektuak sortzen laguntzeko diru-laguntza programa.

Ricky Dávila
Bilbon jaio zen, 1964an. Argazkigintzan graduatu zen New York-eko International Center of Photography-n. COVER agentziarentzat lan egin zuen. Gaur egun freelance moduan lan egiten du eta Bilboko Centro de Fotografía Contemporánea – CFC – zuzentzen du. Bere foto-kazetaritza lanak hainbat sari jaso du, zenbait argazki-liburu argitaratu du eta hamaika erakusketatan erakutsi dute bere lana.

Román Gubern
Bartzelonako Autonomia-Unibertsitateko katedraduna eta Honoris Causa Doktorea Madrileko Carlos III Unibertsitatean. Ikus-entzunezko komunikazioaren teoriko nagusienetakoa da estatu mailan. Bere lana zinemaren historiografian zentratzen da, komikiaren lengoaian eta baita gaur egungo irudiaren analisian, teknologiaren aldaketan eta kulturan ere.

Roc Herms
DDB Barcelona publizitate agentzian arte zuzendari bezala zuen postua utzi zuen publizitate argazkigintzara salto egin eta bere proiektu pertsonalak burutu ahal izateko. Hamaika erakusketa eta hitzalditan parte hartu du, eta gaur egun freelance bezala lan egiten du, diseinuaren munduan, publizitate argazkigintzan eta foto-kazetaritzan.

Martí Llorens
Arte Ederretan lizentziatua, bere sortze-lana lan zibilen eraikitze prozesuen dokumentazioarekin uztartzen du. Bartzelonako hirigintza-proiektu handi asko dokumentatu ditu, olinpiaden aurreko lanak eta itsas frontearen eraldatzea, besteak beste. Arlo pertsonalean denbora, lurralde eta memoriaren inguruan kontzeptuak garatzen ditu. 

Olga Rodríguez
Informazio Zientzietan lizentziatua Madrileko Universidad Complutensen. Ekialde Ertainan aditua da. Bere lan ibilbidearen parterik nagusiena Cadena SER, Cuatro eta CNN+ medioetan eman du, Irakeko gerraren berri ematen , besteak beste. 2012tik aurrera eldiario.es eta bestelako medio idatzientzat lan egiten du, eta Ekialde Ertainan jarraitzen du ikus-entzunezko kazetari moduan.

Jon Uriarte
Hondarribian jaio zen. Argazkigintza ikasi zuen Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunya eta New York-eko International Center of Photography erakundeetan. Hainbat zentro, galeria eta jaialditan erakutsi du bere lana, bai taldeka zein bakarka. Gaur egun Bartzelonan bizi da, eta bertan argazkigintza irakaslea da.

Kirmen Uribe
Ondarroan jaio zen, Bizkaia. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italian). Bere Bitartean Heldu Eskutik poema liburuak Kritika Saria lortu zuen eta bere Bilbao-New York-Bilbao nobelak euskarazko Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria jaso zituen. Horietaz gain, haur eta gazteentzako literatura idatzi du, nazioarteko literatur-topaketa ugaritan parte hartu du eta hainbat proiektu multimediaren egilea da.