Photowalk
Charla

Photowalk argazkilari baten estudioa edo argazkigintzarekin harremana duen argazki zentru bat bisitatzean datzan jarduera da eta Jaialdiko 6 edizioetan zehar egin da.

Aurten Photowalk-ek Estudios Durero ezagutu genuen. Irudi digitalaren ingeniaritza bezala definitzen dute beren burua. Arte grafiko, argazki, arte, diseinu eta komunikazioaren inguruan lanak, ideiak eta proiektuak garatzen dituen enpresarik nagusienetako bat da.
Beren instalazioak ezagutu genituen, beren makinak, irudiak tratatzeko erabiltzen dituzen teknikak, beraiek garatutako teknologiak… Bizpahiru orduko bisitaldia izan zen, eta beren proiektu ikusgarrienak ezagutzeko denbora izan genuen: Estereoscópico, Didú (ikutzeko argazkiak)…

 

Impresion Bus