Proiekzio bereziak
Casa

Clément Briend-ek gaua argituko du

Erakusketez gain, GETXOPHOTOk espazio publikoetan egindako interbentzioak bultzatzen ditu, kasu honetan, proiekzioak. Clément Briend espazio hau ber-inauguratzearen arduraduna izan zen iaz. Oraingoan ere, Frantziako argakilari eta artistak hiru gauetan zehar Getxoko parkeetako zuhaitzetan zein kaleetan interbentzio liluragarriak egingo ditu Jaialdiaren irekiera astean zehar.

Oraingoan, bigarren urtez hartu zuen parte, eta proiekzioen zoro honek gailu sofistikatuagoak eta aurtengo gaiarekin lotura zuzena duten irudiak proposatu zituen. Zuhaitzen gainean argiak zizelkatutako erretratuak, munduko kartzela handietatik ibilbideak hiri osoan eta espazio publikoan irudien forma eta haien asmoa zalantzan jartzen duten fotomuntaketak. Proiekzioa positibatuaren aurretik aukeratuz, gaueko instalazio iragankorrak hautatuz, non soilik proiektatutako irudien arrastoa gelditzen den, artistak argiaren bitartez egindako idazketa hau erreskatatu nahi du, hau da, argazkia. Horri esker, gero eta malgutasun handiagoarekin eta bere gailu teknikoak garatzen dituen neurrian, espazio ezberdinak ikertu –hormak eta parkeak, fatxadak eta perspektibak–, irudiak hiriko alde batetik bestera bidaiarazi, zentzua duten ibilbideak asmatu, urruti dauden lekuak hurbildu eta garai historikoak gure gaurkotasunarekin alderatu ditzake. Aukerak eta konbinazioak mugagabeak dira.

Saioetako bat Laure Tixier artistari eskaini zitzaion. Géographie de l’enfermement deitutako lanean munduko 33 gartzela arkitektura erakusten ditu.

Hombre

Gente

Frantzian jaio zen 1982. urtean, eta Parisen bizi eta bertan egiten du lan. 2008an, ikasketak l´Ecole nationale supérieure Louis-Lumière-n osatu zituen eta 2011n, Politics Illuminations Group taldea sortu zuen. Bere lana iluntasunaren esplorazioan oinarritzen da, fotografiatzen dituen espazioetan argiarekin parte-hartuz, eta, besteak beste, Kanbodiako Festival PhotoPhnomPenh-en edo Parisko Maison Européenne de la Photographie-n erakutsi dituzte bere lanak. Argazkilaritzako irakaslea da Valenciennes-eko Unibertsitatean.

Clement