WORK: Masterclass
Todos

Mozorro digitala: selfie-ak eta argazkiak sare sozialetan

Jon Uriarteren eskutik

Gaur egungo telefono mugikorrak sare sozialetara konektatuta daude uneoro. Hau dela eta, denbora gutxian selfie-a genero bihurtu da. Hedabideak, gizartea eta argazki komunitatea bera honen inguruan eztabaidan ari dira: kritikatu, ikertu, praktikatu? Jon Uriartek emango zuenmasterclass honetan, zera aztertu zen: noiz bilakatu zen autorretratua selfie-an? Zerk definitzen du selfie-a? Bukatzeko, parte-hartzaileen artean eztabaida ireki zen.

Jon Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1979an. Argazkilaritza ikasi zuen Kataluniako Institut d´Estudis Fotogràfics-en eta New Yorkeko International Center of Photography-n. Horrez gainera, masterra egin zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan PhotoEspaña-n eta Madrileko Unibertsitate Europarrean. Hainbat arte-egoitza, galería eta jaialditan erakutsi du bere lana, taldeka zein bakarka, besteak beste PhotoEspaña-n, Madrileko La Casa Encendida-n, Donostiako Koldo Mitxelenan, New Yorkeko Studio 304-n, Berlingo HBC zentroan eta Bartzelonako Sala d´Art Jove-n. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta argazkilaritzako irakaslea da bertan.

 

Pantalla Dos