Ambroise Tézenas
A_Tezenas_14_01

 

Gaur egun, badirudi, guztia labur daitekeela kontsumoko estrategia antolatuetan. Zaila da antolatutako bidaietatik edo aspertu arte eskaintza turistikoak eta horien aukera mugagabeak errepikatzen dituzten bidaia-antolatzaileetatik ihes egitea, abenturazaleentzat edo Nicolas Bouvier-en irakurle fidelentzat izan ezik. Beste leku batzuetako ikuspuntuari ukitu pikantea emateko edo hondar zuriko hondartza, koral, palmondo eta esmeralda koloreko itsasoen proposamenetatik modu originalean ihes egiteko, hondamendiak, lurrikarak eta istripu nuklearrak gertatu diren lekuetara, deuseztatze-esparruetako hobi komunetara eta tortura eta atxiloketa-zentroetara bidaiak proposatzen hasiak dira batzuk. Hori guztia gida, liburuxka, onbiderako ibilbide eta tarifa normalizatuekin. Turismo beltz horren ikuspegia eraikitzeko, argazkilariak, formatu handiaren zehaztasuna eta anekdotarik eza aukeratu ditu; horrez gainera, argazkien frontaltasun-zentzuaren inguruko hausnarketa egiten du, eta negozio berezi hori osatzen duten lekuetan jasotako testuez laguntzen ditu irudiak.

 

1972an jaio zen Parisen, eta bertan bizi eta egiten du lan. Veveyko (Suitza) Arte Aplikatuen Eskolan graduatu eta gero, Parisera joan zen, eta Frantziako zein nazioarteko hainbat aldizkaritan egin zuen lan. 2006an nazioarteko aitorpena jaso zuen, izan ere, Beijing: Theatre of the People bere lehen liburuak,13th European Publishers Award for Photography (EPAP) saria irabazi baitzuen. Bere lana nazioarteko hainbat argitalpen ezagunetan agertu ohi da, hala nola, The New York Times Magazinen edo The New Yorker-en.

 

A_Tezenas_14_02 A_Tezenas_14_03 A_Tezenas_14_04