Anusorn Charoensuk
A_Charoensuk_14_01

 

Jatorri apalekoa, egile honek ezin du bidaiatu. Baina, bere familiak bezalaxe, horrekin egiten du amets. Orduan, bere garajeko hormaren gainean, bidaiatzea nahiko lukeen lekuak margotzen ditu, postaletan eta argazkietan inspiraturik. Ondoren, bakarrik edo familian, kuadro naif horien aurrean posatzen du, izan ezin duen turista izango balitz bezala. Eta, jakina, inprobisatutako estudio baten dekoratu bihurtu diren klixe eta estereotipo horien aurrean ateratzen ditu argazkiak. Mundua, gaur egun, hura ordezkatzen duten irudi kodifikatuez ere osatzen da. Bidaia birtual horietan aita hil egin zen. Orduz geroztik, aingeru txiki baten itxurarekin azaltzen da irudietan –batzuetan koadroaren angelu batean galduta–, eta argazkien betikotasunean laguntzen die bere senideei.

 

Thailandian jaio zen 1985. urtean. Argazkilari moduan 2001ean hasi zen lanean eta, orduz geroztik, bere lana, Asiako hainbat hiritan erakutsi dute, hala nola Bangkok edo Singapurren. 2010ean Tokioko Month of Photography-n aukeratu zuten eta 2006an Young Thai Artist Award saria eman zioten.

 

A_Charoensuk_14_02 A_Charoensuk_14_03 A_Charoensuk_14_04