Christian Rodríguez
C_Rodriguez_14_01

 

Vietnam-en, Asiako hiri handi gehienetan bezala, joan-etorriak bi gurpilen gainean egiten dira, batik bat. Milioika motobaik dabiltza auto-ilaren artean, eta mordoxka bat elkartzen da kotxeen aurrean, semaforoa gorri dagoenean. Kutsadura dela-eta, gidari askok maskara jartzen dute, eragina, egiazkoa baino, sinbolikoa duena. Emakumeak gehiengoa dira, aurpegia, besoak eta eskuak eguzkitik babesten dituzte, eta askotan janzten dituzte eskularruak, bero itogarriarekin ere bai. Gure inguruan beltzaran-koloreko azala modan badago ere, emakume horien artean, azal argi eta zuriak dotoretasuna adierazten du. Horrek esan nahi duelako, jada ez daudela arroz-soroetan lanean, hirietako bizilagun moderno bihurtu direla eta beren itxura zaintzen dutela. Pertsonaia horien irizpide estetikoen erlatibotasunaren eta desberdintasunaren baieztapena; pertsonaia horiei begiak besterik ez dizkiegu ikusten, eta orain lekuren batekoak dira, agian, nortasunik gabekoak.

 

Montevideon jaio zen 1980an. France-Presse, AP, EFE eta Reuters agentzietan kolaboratu du, bere lana The New York Times, TIME, Esquire Rusia edo La Nación moduko nazioarteko komunikabideetan argitaratu dute, eta mundo osoko herrialdeetan erakutsi du. Gaur egun, Uruguaiko San Jose Foto jaialdia zuzentzen du eta irakaslea da EFTI eskolan. Birritan irabazi du Picture of the Year Latin America saria eta 2013an, Argazkilaritzako Talento FNAC irabazi zuen eta Premio PhotoEspaña OjodePez Valores Humanos 2015ean.

 

C_Rodriguez_14_02 C_Rodriguez_14_03 C_Rodriguez_14_04