Clément Briend
C_Briend_14_01

 

Jaialdian parte hartu izan du Christian Caujolle komisario izan den hiru urtetan, proiekzioaren erabileraren aukera praktikoen inguruan hausnarketa eginez. Jokoan dagoena espazio publikoan argazkiak perspektiban jartzean oinarritzen denez, bat-batean, poesia eta interpretaziorako aukera berrien artean, irudiek dimentsio susmagaitza hartzen dute. Liburu bat argitaratu berri du, teorikoa zein praktikoa, eta bere irakurleek –modu merkean- proiekzioak praktikara eraman ahal izango dituzte. Inguruarekin jolasten duten instalazio iragankor horiek, itsasoan edo eraikinetan daudenak eta berehala harritu dezaketenak edo elkargune bateko angeluetara egokitu daitezkeen instalazio horiek, irakurketa berriak proposatu eta irudiaren aukerak ugaritzen dituzte. Sorkuntzaren etapa bakoitzean, aukeraketek zentzuaren eraikuntzan hartzen dute parte, mugarik gabeko esperientzia gisa, urrats bakoitzean ezagutzen dugula uste eta berraurkitzen dugun irudiaren aukerak berrizten dituen esperientzia gisa.

 

Frantzian jaio zen 1982. urtean, eta Parisen bizi eta bertan egiten du lan. 2008an, ikasketak l´Ecole nationale supérieure Louis-Lumière-n osatu zituen eta 2011n, Politics Illuminations Group taldea sortu zuen. Bere lana iluntasunaren esplorazioan oinarritzen da, fotografiatzen dituen espazioetan argiarekin parte-hartuz, eta, besteak beste, Kanbodiako Festival Photo Phnom Penh-en edo Parisko Maison Européenne de la Photographie-n erakutsi dituzte bere lanak. Argazkilaritzako irakaslea da Valenciennes-eko Unibertsitatean.

 

C_Briend_14_02 C_Briend_14_03 C_Briend_14_04