Corinne Vionnet
C_Vionnet_14_01

 

Gailua erabat kontzeptuala da, eta emaitza bisuala, sentikorra bezain piktorikoa. Photo Opportunities serieko argazki bakoitza toki bereko ohiko ehun bat irudi turistikoz osatuta dago; artistak interneten bildutako irudiak dira. Ikuspegi eta argazki-esperientzia horiek guztiak ehunduz, Vionnet-ek bere interpretazio inpresionista propioak eraiki ditu: zeru urdineko lanbro irudikarian gozoki flotatzen duten egitura arinak. Bidaia, errepresentazioa eta klixeen inguruko hainbat galdera proposatzen ditu: ikuspuntu bakarrerantz goaz? Zergatik fotografiatzen ditugu monumentu guztiak modu berean, ikuspuntu beretik? Existitzen al da egiazko esperientziaren aurretik inposatzen den irudi menperatzailerik? Erabat liluratuta geratzen gara bere irudietako koloreen gozotasunarekin –marraztutakoak dirudite–; kolore horiek arintasun izugarria ematen diete, modu horretan sekula ikusi ez ditugun monumentu ugariei.

 

Valais-en jaio zen (Suitza) 1969an, eta aldameneko Vevey hirian bizi da. Internet bidez lortutako irudiak miatzen eta berrerabiltzen aitzindaria da. Artista honen lana hainbat aldizkaritan argitaratu da, hala nola, The Telegraph, The Wall Street Journal edo British Journal of Photography aldizkarietan, eta, besteak beste, Les Rencontres d´Arles-en, Pariseko Maison Européene de la Photographie-n edo Denver-eko Museum of Contemporary Art-en jarri dute ikusgai. Bere lanak hainbat instituziotan daude: Valais-eko Museé d´Art-en, Musée Français de la Photographie-n edo Tenerifeko Argazki Zentroan.

 

Swiss Arts Council Pro Helvetia-ren laguntzarekin

 

C_Vionnet_14_02 C_Vionnet_14_03 C_Vionnet_14_04