Elena Chernyshova
E_Chernyshova_14_01

 

Amaierara arte dihoan bidaia da, muturrekoa, eta argazkilari hau gelditu egin da, munduko hiririk berezienetakoari begiratua egiteko. Norilsk zirkulu polarretik gertu dago eta Gulag-eko (bortxazko lanen eremua) presoek eraiki zuten. 170.000 biztanle dituen meatzari-hiria munduko zazpigarren hiririk kutsatuena da. Ingurumena zein eraikinak degradaturik dituen unibertso horretan, neguak -55ºC-ren gogortasuna ezagutzen duen hirian, argazkilaria pertsonetan oinarritzen da, errespetuzko distantzia hartzen du, beren ingurunean kokatzen ditu eta harritu egiten da –zuhurki– baldintza krudel haietara egokitzeko duten gaitasunarekin. Ibilbideak ez du ikusgarritasunik eta koloreen fintasunarekin eta oroitzeko –deskribatzeko baino gehiago– gaitasun dotorearekin janzten du. Leku irreala, ia-ia esna amets egitea bezalaxe, baina amets gaiztoa dena.

 

Moskun jaio zen 1981ean, eta Parisen bizi eta egiten du lan. Argazkilari autodidakta da, Arkitektura ikasi zuen, eta bi urtez jardun ondoren, guztia utzi zuen bizikletaz Europa eta Asia zeharkatzeko. 26 herrialde bisitatu eta 30.000 km egin zituen, eta orduan erabaki zuen argazkilari izatea. Bere lana, Europako hainbat hiritan erakusteaz gainera, National Geographic, Le Monde, Neon, The Sundat Times eta Days Japan aldizkarietan argitaratu dute. World Press Photo eta Days Japan Awards sariak ere bereganatu ditu.

 

E_Chernyshova_14_02 E_Chernyshova_14_03 E_Chernyshova_14_04