Eugenia Maximova
E_Maxinova_14_01

 

Modu obsesiboan miatzen du lehengo Sobietar Batasuneko eta haren sateliteetan  kitsh estetikaren iraunpena; autorea bertakoa da. Sukaldeak, apaingarriak eta margotutako paperak dokumentatu eta gero, egin dituen bidaia ugarietatik abiatuta, berritasun arraro bat gehitu dio bere errepertorioari: hilerriak. Egile hau konturatuta zegoen hilobi berriak agertzen hasi zirela: erretratu errealistak eta hildakoen bizitzaren eszena sinbolikoak granito beltzean zizelkatuak zituzten hilobiak. Ulergarria izan daiteke txapeldun olinpiko bat, jeneral bat edo politiko bat erretratu bidez haien azken bizilekurako betikotzea. Baina, harrigarriagoa da, taxista, ibilgailu astunen gidari edo hegazkin-pilotu anonimoak betikotasunerako heroi gisa agertzea. Baita beren bizitzak, komunak eta arruntak, nolakoak izan ziren gogoraraziko diguten ikurrez lagunduta egongo direla ere.

 

Ruse-n (Bulgaria) jaio zen 1973an. Kazetaritzan eta Komunikazio Zientzietan graduatu zen Vienan, eta argazkilaritzan zaletu zen bere ama, margolari ospetsua, hil eta gero. Argazkilari freelance moduan egiten du lan The Guardian, Die Zeit, GEO eta National Geographic aldizkarietan, eta bere irudiak Europako hainbat hiritan eta New York-en erakutsi dituzte. 2010ean B&W aldizkariaren Portfolio Contest saria irabazi zuen, eta 2012an, Le Journal de la Photographie-ren Portfolio of the Year-erako proposatu zuten.

 

E_Maxinova_14_02 E_Maxinova_14_03 E_Maxinova_14_04