Francesco Giusti
F_Giusti_14_01

 

Libiako iraultza bete-betean, atzerriko langileen Tuniserantzako erbesteratzea infernuko ihesaldi bihurtu zenean, jendetzaren irudiek prentsa-azalak eta telebisten pantailak bete zituzten. Hala ere, pertsona horien inguruan gutxi ikusi eta gutxi jakin genuen, eta azkenean, errefuxiatuen beste irudi bat bihurtu ziren, besteak bezalaxe. Iheslariek salbatu nahi zituzten paketeetan begirada jarriz, argazkilariak indar berezia ematen die: fardo bakoitzaren gainean, jabearen karnetaren argazkia itsatsita dago. Zeinu txiki horrek, bat-batean, aurpegi bat ekartzen du, berezitasun bat, eta deskriptiboak baino gehiago sinbolikoak eta metaforikoak diren irudietan, norbanakoa bueltan dator. Ez dago ikuskizunik, ez dago jendetzarik, ikuspuntu isila dago soilik, distantzia zehatza eta begirunetsuarekin hartuta. Hortik sortzen da emozioa.

 

Italian jaio zen 1969an, eta Milanen bizi eta egiten du lan. Azkeneko hogei urteetan hainbat herrialdetan egin du lan argazkilari moduan. Bere lana galeria, instituzio eta jaialdietan erakutsi da, hala nola, Les Rencontres d´Arles, Perpignan-eko Visa pour l´Image, Houston Fotofest eta FIFV Valparaison. World Press Photo eta Canon Young Photographer Award sariak ere jaso ditu. Gaur egun tailerrak ematen ditu Italian, Egipton, Kenian, Kolonbian eta Txilen, eta Liveinslums nazioarteko lankidetza-proiektuak egiten dituen GKEren sortzailea ere bada.

 

F_Giusti_14_02 F_Giusti_14_03 F_Giusti_14_04