Jason Larkin
J_Larkin_14_01

 

2012an Hegoafrika bisitatu eta gero, Jason Larkin argazkilari britainiarra hunkituta gelditu zen hango bizilagunek transmititzen zuten zain egotearen sentsazioarekin: enpleguaren, aukeren, aldaketen zain. Horietako askorentzat, zain egotea (arrazoi pertsonal, politiko edo historikoengatik) etsigarria zen, eta marjinatuak sentitzen ziren. Johannesburgetik bidaiatzerakoan, sarri oinez, Larkin konturatu zen antzematen zuen antsietate hura jaso zezakeela, beren etxeetara itzultzeko garraio publikoaren zain zeudenei argazkiak ateraz. Itxarote-espazio bihurtutako espazio publikoaren irudi horietan (enkoadraketarengatik nahiko zentzugabeak) pertsona horiei utzi zaien egiazko lekua zalantzan jartzen du. Banatu eta deformatu egiten dituen itzalen irismena haien egoera zalantzan jartzeko beste modu bat da. Gaur egungo Hegoafrikaren metafora bisuala.

 

Londresen jaio zen 1979an. 2007an, ikasketak amaitu ondoren, Egiptora joan zen, eta bertan egin zituen lehen serieak. Handik hiru urtera Hegoafrikara joan zen, eta Johannesburgeko mina-zabortegien legaltasunaren inguruan egin zuen lan. Nazioarteko hainbat komunikabidetan argitaratu du, hala nola, Monocle, Colors, FT Weekend edo National Geographic-en, eta bere lanak Brighton Photo Biennial-en edo Hereford Photography Festival-en erakutsi ditu. Larkinen lanak Estatu Batuetako Haggerty Museum of Art-en eta Museum of Fine Arts Housten-eko bildumen parte dira. Gaur egun, eskola, unibertsitate eta kultur etxeei zuzendutako tailer eta hitzaldien programa berritzailea garatzen dihardu.

 

J_Larkin_14_02 J_Larkin_14_03 J_Larkin_14_04