Jesús de Echebarría
J_Echebarria_14_01

 

XX. mendearen erdialdera arte, bidaiatzea, abenturazaleen edo, modu orokorragoan, burgesen esku zegoen soilik. Erliebeez eta bista estereoskopikoz maiteminduta dagoen argazkilari honen kasuan bezalaxe, familia-bidaiak ziren, leku naturaletara –paisaiaren mirariak bisitatzeko bidaiatzen zen– edo erreferentziazko kultur espazioetara. Paris eta Italia turista askoren argazkietan azaldu izan dira, etxera eramateko souvenir gisa. Afizionatuaren irudi horiek, oinarrizko erlazioa dute oroimen-nozioarekin, askotan gorde izan dira bidaiak izeneko album-etan, eta oso hezigarriak dira orain dela mende bat munduaz nola jabetu ginen jakiteko. Turismo jendetsuak diseinatutako zentzurik gabeko bidaia-mota horretatik bereizten gaituen zuloa antzemateko beste aukera bat.

 

Bilbon jaio zen 1882. urtean, Bilboko familia burges batean. Merkataritza-ikasketak egin zituen eta 1903an Banco de Bilbao-n hasi zen lanean; arrazoi politikoak tarteko hamar urtez lanpostu horretatik kanpo egon zen. Bere zaletasunen artean zeuden euskararen ikasketa eta argazkilaritza estereoskopikoa. Azken zaletasun horri esker bidaiatu egin zuen, hainbat sari eta ohorezko aipamen jaso zituen eta garai hartako atzerriko hainbat argitalpenen arreta ere jaso zuen. Bilbon hil zen 80 urte zituelarik.

 

J_Echebarria_14_02