Jacques – Henri Lartigue
J_Lartigue_14_01

Automobile Delage, Grand Prix de l’ACF, juin 1912. J H Lartigue © Ministère de la Culture – France / AAJHL

 

XX. mende hasieran, zortzi urte zituenean, Jacques-Henri Lartigue bere bizitzaren inguruko argazkiak ateratzen hasi zen. Ume baten altueratik, jostailuzko kotxeak, bizitza aire zabalean, lehengusu-lehengusinak, zoriontasuna eta arintasuna betikotu ditu. Argazkilari amateurra, hitzaren zentzurik onenean, argazkiak mugimendua harrapatzeko duen gaitasuna oso maite du, eta giro burgesean, dotoretasuna, Bois de Boulognetik tenis-kantxetarako paseoak, Kosta Urdinetik hasita Biarritz arteko oporrak edota ametsezko bidaiak jasotzen ditu. Lehenengo hegazkinak, lehenengo kotxeak, arrauna eta bela, eta kirol-ibilaldiak, elementu horiek guztiak irudi alaiak ateratzeko aitzakia bihurtzen dira. Formatu guztietan ateratako argazkiak dira, panoramika gutxi baina ondo egindakoak, eta kolorearen erabilera goiztiarra egiten du. Bere bilduma handiak, bizitza baten memoria, plazerra printzipio gisa eta askatasuna eragile gisa erabilitako argazkilaritza-lezio dira.

 

Courbevoie-n jaio zen, Frantzian, 1894. urtean, eta handik urte batzuetara familia osoa Parisera joan zen. Txikitatik hasi zen argazkiak ateratzen, eta 200.000 argazkiz osatutako artxiboa osatu zuen. 1963an, bere lanak, MoMA-n erakutsi eta gero, ospea lortu zuen mundu osoan. Hortik aurrera bere lana hainbat galeria eta museotan erakutsi izan da. 1979an artxibo guztia utzi zion Frantziako Estatuari. Parisen, kale eta metro-estazio batek, bere izena daramate. Nizan hil zen 1986. urtean.

 

J_Lartigue_14_02

Le ZYX 24 s’envole… Piroux, Zissou, Georges, Louis. Dédé et Robert essaient de s’envoler aussi. Rouzat, septembre 1910. J H Lartigue © Ministère de la Culture – France / AAJHL

 

J_Lartigue_14_03

Pierre, Véra et Arlette, vers les iles, Cannes, mai 1927. J H Lartigue © Ministère de la Culture – France / AAJHL

 

J_Lartigue_14_04

Véra, Bibi et Dani, Hendaye, août 1927. J H Lartigue © Ministère de la Culture – France / AAJHL