NOPHOTO
NOPHOTO_14_01

 

Espainia garaikidean zehar egindako zazpi ibilbide, NOPHOTO kolektiboko kideek egindakoak. Zalantzan jartzen dituzte paisaia, mapa eta lurraldea, eta baita haren irudikapena eta argazkia egin duenaren kokapena bera ere. Irudiak ustekabeko topaketez (gizatiarrak zein bisualak) eta eraikitako proiektu batez elikatzen dira, eta irudi horien atzean, galdera-multzoa proposatzen da, ondorengo gaien inguruan: estereotipoa, interesgarria dena, espazioa zein modutan dagoen normalizatua eta ikuspuntu fisikoak nola zehazten duen argazkilaritza. Begiradak, gune turistikoetatik ibilbideak, ustekabekoak izan daitezkeen aukeraketak aurrez aurre jarriz, eta hori guztia gauzatuz –eszenan, argitalpen editorialean zein erakusketa-espazioan–, argazkilari gazte hauek gaur egungo argazkilaritzaren funtzioa mahaigaineratzen dute. Eta erantzuna argia da: miatzea eta galdegitea, hausnarketa egin eta, agian, mundua hobeto ulertzea.

 

Argazkilari-kolektibo garaikide hau 2005ean jaio zen Madrilen, ezohiko proiektuak –indibidualak eta kolektiboak– bideragarri egiteko helburuarekin. Hamaika argazkilarik osatzen dute taldea; edukien aurrean jarrera irekia dute eta euskarri ugari erabiltzen dituzte beren proiektuak hedatzeko. 2007an Centro de Creación Matadero-Madrid inauguratzeko aukeratu zuten NOPHOTO taldea. 2006an PhotoEspaña Saria jaso zueneta This is Spain “la Caixa”-ren Gizarte Ekintzaren “la Caixa” FotoPres laguntzarekin egin da.

 

NOPHOTO_14_02 NOPHOTO_14_03 NOPHOTO_14_04