Óscar Monzón
O_Monzon_14_01

 

Madrilen, trafikoan, gizonek –batik bat– eta emakumeek, beren autonomia guztia galtzen dute. Beren kotxeetara loturik daude fisikoki, giltzaperatu egiten dira, mutanteak, gizaki-makina bereizezinak bihurtu arte. Egoera horietara oso gertutik, flash-arekin eta enkoadraketa zakarrarekin gerturatzerakoan, argazkilariak agerian uzten du gidariek –tranpan erori direnek– aukeratu duten biolentzia, normalean ezeztatzen den biolentzia. Kolore asetua erabiltzen du, distira eta argitasuna lehenesten ditu irudia egituratzen duten kontraste sakonekin, eta kolorearen tratamendu horri, serieak islatzen duen larritasun-sentimendua gehitzen dio autoreak. Karma liburuak sari ugari jaso ditu eta nazioartean ere ospea eman dio. Monzon-en lehenengo liburu horrek, Espainiako argazkilaritza berri baten dinamikaren ezaugarriak biltzen ditu, argazkilaritza bikain eta dokumentalean oinarritutakoa. Estetika garaikideak miatzen ditu gure gizarteetan arakatzeko.

 

Malagan jaio zen 1981. urtean, eta Madrilen bizi eta egiten du lan. Blank Paper kolektiboko kidea da, 2003an sortu zenetik. Pariseko Colegio de Españaren eta Temas de Arte Fundazioaren bekak jaso ditu, eta finalista izan da 2011ko Descubrimientos PhotoEspaña-n. Bere lanak erakutsi ditu Madrileko Ivory Press, Círculo de Bellas Artes, Teatro Fernán Gómez eta Instituto Frantsesean; Bartzelonako Foto Colectanian; Pariseko Le Bal eta RVB galerietan eta Tokioko IMA Galleryn. 2013an Karma bere lehen liburua argitaratu zuen, eta lan horrekin irabazi zuen First PhotoBook Prize Paris Photo–Aperture Foundation.

 

O_Monzon_14_02 O_Monzon_14_03 O_Monzon_14_04