Paul Fusco
P_Fusco_14_01

Robert Kennedy funeral train, USA, 1968 © Paul Fusco / Magnum Photos

 

1968ko ekainaren 5ean, Alderdi Demokrataren lehendakaritza-hauteskunde primarioen amaiera-bazkaria eta gero, Robert F. Kennedy –1963an hil zuten presidentearen anaia– hil zuten Los Angeles-en. Herrialdea astindu zuen hilketa hark, eta Kennedytarren madarikazioa deitu izan zitzaion, atzean mafia edo arrazoi politikoak zeudela pentsatu zen-eta. Senatariaren gorpua tren berezi batean eraman zuten New York-etik Washington-era ; Saint Patrick-eko katedralean izan zuten bi egunez, eta milaka pertsonek bisitatu zuten. Paul Fusco Magnum agentziako argazkilaria hilobi-trenera igo zen, eta bidaian, politikariari azken agurra emateko trenbide ingurura gerturatzen ziren bizilagunei atera zizkien argazkiak. Banderak eta haur eta beteranoen bitartez jasotako Amerika sakona. Herrialdearen argazki paregabea. Eta kolore gozo, arin, eta efekturik gabeek, dokumentu eredugarria osatzen dute.

 

Massachusetts-en jaio zen 1930. urtean. Kazetaritza ikasi zuen Ohioko Unibertsitatean eta 1957an Arte Ederretan graduatu zen. 1974. urtean Magnum agentzian sartu zen. Bere lana LIFE, Time, Newsweek, The Sunday Times eta Paris Match aldizkarietan argitaratu dute eta San Francisco Museum of Art-en eta New York-eko Metropolitan Museum of Art-en erakutsi du. Orain dela gutxi, azken hori, Funeral Train serieko sei argazkiz jabetu da.

P_Fusco_14_02

Robert Kennedy funeral train, USA, 1968 © Paul Fusco / Magnum Photos

P_Fusco_14_03

Robert Kennedy funeral train, USA, 1968 © Paul Fusco / Magnum Photos

P_Fusco_14_04

Robert Kennedy funeral train, USA, 1968 © Paul Fusco / Magnum Photos