Philong Sovan
P_Philong_14_01

 

Nola deskribatu etengabe aldatzen ari den, eta azkarra eta erradikala den gaur egungo Kanbodiako gizartea? Philong Sovan-ek dokumentalaren eremuan kokatzen du bere lana, eta behin eta berriz egiten du galdera hori. Esperientzia profesionalaren bitartez, azkar ikasi zuen argazkilaritzaren kazetari jarduna arau editorialek mugatzen dutela. Bere tresnen izaeran bilatu zituen hainbat aukera eta proposamen. Argiaren zale amorratua da –epe luzerako proiektu batean dihardu, non Kanbodiako hirien gaueko argazkiak ateratzen dituen, bere motorraren faroaren argi bakarrarekin– eta gai sozial edo historikoen inguruko serieak egiten ditu. Hiri-unibertsoaren miaketarekin jarraituz, argiztapen gogorra aukeratu du –argazkilariek gorroto ohi dutena– galzorian dauden ogibide txikiei argazkia ateratzeko. Saltzaileak edo banatzaileak, egunero bidaiatzen duten pertsonak, batzuetan, beren lanak aginduta, hamarnaka kilometro egin behar dituzten pertsonak. Galtzeko zorian dagoen jarduera.

 

Kanbodian jaio zen 1986. urtean. 2012an beka lortu zuen, Pariseko École nationale supérieure Louis-Lumière-n argazkilaritza ikasteko. Bere lana Les Rencontres d´Arles-en proiektatu da, Pariseko Photoquai-n, Kanbodiako Photo Phnom Pneh-en eta Singapurreko Institute of Contemporary Arts zentroan ere ikusgai egon da. Horrez gainera, Frantziako Le Monde Magazine-n, Italiako Internazionale-n, Kanadako Missions Étrangères-en eta Asiako Punctum Magazine-n argitaratu du. SOPA 2012 Asiako sarietan eta Kanbodiako Angkor Photo Festival-en sariak jaso ditu.

 

P_Philong_14_02 P_Philong_14_03 P_Philong_14_04