Reinaldo Loureiro
R_Loureiro_14_01

© Ministerio del Interior/ Guardia Civil (2015)

 

Gaur egun denon ahotan daude immigrazio klandestinoa, paperik gabeak, Sahara azpiko Afrikatik etorri eta Europan biltzen diren milioika gizon eta emakume –beren ametsekin eta egoera larrietatik ihes egiten–. Gauza jakina da iparraldeak zein puntutaraino babesten dituen bere mugak, eta bidaia arriskutsua eta, sarri, porrota dela ere bai. Egoera horren inguruko erreportaje ugari ikusi ditugu. Reinaldo Loureirok polizia-irudiak biltzen ditu, atestatuak berriz enkoadratu eta ordena-indarren erreferentziak ezabatzen ditu. Autore honek aurrez aurre jartzen digu egoera hori. Kotxeen barruan ezkutaleku sinesgaitzak, brikolaje tragikoa, krudela. Dokumentu gordina erabiltzen du, landugabea, jabetzearen artisten zainetan. Artista garrantzitsua izan daiteke, irudi-ekoizlea izan gabe. Testuingurua aldatuz irudiei zentzua ematea, bilduma honetan, bereziki eraginkorra da.

 

Compostelako Donejakuen jaio zen 1970ean. Argazkilaritza Dokumentalean eta Fotokazetaritzan masterra egin zuen London College of Communication-en. Aurkitutako eta artxiboko irudiekin egiten du lan, bere argazki propioekin batera, eta gaur egungo desberdintasun politiko eta ekonomikoaren testuinguruan mugimendu migratzaileen konplexutasunari heltzen dioten argazki-entseguak sortzen ditu. Bere proiektuak British Journal of Photography-n eta National Geographic-en agertu dira, eta hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte, Argentinan, Erresuma Batuan eta Espainian.

 

R_Loureiro_14_02 R_Loureiro_14_03 R_Loureiro_14_04