William Gaye
W_Gaye_14_01 W_Gaye_14_02

 

Mendong Kamerungo Yaoundé hiriburuko auzo bat da. Orain dela hamar bat urte hiriko kanpoaldean zegoen, eta erdigunetik gertu etxebizitzarik lortu ezin zezaketen herritarrak bizi ziren bertan, baita landa-eremuetatik etorritako migratzaileak ere. Gaur egun, auzo hori, batik bat Douala hiriaren ardatz nagusian dagoelako, interes askoren erdian dago. Bizilagunek beren kabuz garatu dute inguruko ekonomia, komertzioak eta jarduerak jartzeko moduko espazioak bilatuz. Lursail asko, udalarenak, lokalei alokatu zaizkie modu ofizial edo erdi ofizialean, baina betirako eraikitzeko aukerarik gabe. Panoramika honek auzoaren zati bat irudikatzen du, Ancienne Pharmacie Mendong geltokiaren kalea. Bertatik pasatzen direnak hango eta hemengo saltzaileekin, arotzekin, ileapaintzaileekin, soldatzaileekin edo jatetxeekin gurutza daitezke; gertutasunean bizilagunekin batera existitzen dira, hiri berrien ereduari kontrajarriz.

 

Parisen jaio zen 1982. urtean, eta bertan bizi eta egiten du lan. Fisika eta Kimikako Goi Eskola Nazionalean ikasketa zientifikoak egin ondoren, Louis Lumiére Eskolan sartu zen. Argazki-euskarriaren jatorriaren inguruko hausnarketa egiten du, argazkiak ateratzerakoan sortzen diren esperientzien ikuspuntutik zein hartutako irudiaren zentzutik edo publikoarekin sortzen den harremanetik. Artista honen lanetako askok Kamerun eta bertako bizilagunak hartzen dituzte erreferente bisual gisa.

 

W_Gaye_14_03 W_Gaye_14_04