Zhang Kechun
Z_Kechun_14_01

 

Ibai Horian zehar hainbat ibilaldi egin ondoren, Zhang Kechun ez zen bidaia-argazkiak ateratzen edo Txinako zibilizazioaren Ibai Sortzaileari omenaldia egiten hasi. Bisualki dramatizatu gabe, munduko ibairik handienetakoaren ikuspegia, zeinean arroa basamortu bihurtzen ari den, eraiki du. Formatu handiko kamararekin egindako irudi leunen bitartez, naturaren tamaina gogoratu nahi izan du, ia mikroskopikoak diren pertsonaien aurrean –handitasunean galduta beti–, abandonatutako Buddha baten buruaren aurrean –gizakiarentzat handiegia–, edo izugarrizko eta neurrigabeko eraikuntzen aurrean. Efektismorik gabe, tonu erregularrarekin, ibaiaren eta ibaiak zeharkatzen dituen lurraldeetako kutsadura izugarriaz ohartarazten du. Argazki-bidaia honetako milaka kilometroetan, ez du ematen gizaki suntsitzailea desagertzetik urruti dagoenik.

 

Sichuan-en (Txinan) jaio zen 1980an, eta Chengdu-nen bizi eta egiten du lan. Mundu osoko bienal eta jaialdietan hartu du parte, hala nola, Beijing Photo Biennial, Pariseko Photoquai edo Delhi Photo Festival-en. Bere lana Europa, Asia eta Estatu Batuetako hainbat hiritan erakutsi du; 2008an saria jaso zuen National Geographic Picks Global-en eta 2013an finalista izan zen Sony Photography Awards-en.

 

Z_Kechun_14_02 Z_Kechun_14_03