Gheada

Pausometroa

Ezin duzu gehiago? Alde guztietara korrika joateaz nazkatuta? Beti libre egoteaz nekatuta? Jakinarazpen, eguneratze eta familiako WhatsApp talde amaigabeez gainezka? Ez zaitez kezkatu, burnout sindromea da, “erreta egotea” esan nahi duen gaixotasun garaikidea, XXI. mendeko erotasuna. Burnout nekea baino gehiago da. Neke sakona deskribatzen du, errealizazio pertsonalaren zentzua galtzen dugunean eta geure buruarengandik bananduta sentitzen garenean agertzen diren amorruarekin eta gogaitasunarekin nahastuta, bizitza lapurtzen ariko balitzaigu bezala.

Zure burnout maila neurtzeko, Gheada kolektiboak Pausometroa garatu du, Getxophoto 2023ren leloa, ETENA! oihukatzeko gai zaren dezibelioen arabera etena egiteko duzun beharra neurtzen duen tresna. Eskatutako bolumena lortzen baduzu, gailuak oroitzapen-argazki bat oparituko dizu, barrena husteko eta askatzeko une hori hilezkor bihur dadin.

Raquel Duránek eta Rut Brionesek sortua, Gheada Bilboko diziplina anitzeko ikerketarako estudio artistikoa da, esperientzia interaktibo eta performatiboetan espezializatua. Kultur-proiektuak garatzen dituzte, non teknologia eta artisautza bat egiten duten narratiba inguratzaile baten zerbitzura, geruza ugariko esperientzia sentsorialak eskainiz. Konpainia eszeniko ugarirekin kolaboratzen dute beren proiekzioak diseinatzen, eta besteak beste, Botin Zentroa, Bilbao 700 Fundazioa, Arriaga Antzokia eta Bilboko Udala bezalako erakundeentzako proiektuak sortu dituzte. Bere lanak Madrilgo Matadero Proyector Jaialdian, Umbra Jaialdian edo Galiziako auditorioan erakutsi izan dira eta BilbaoArte Fundazioaren, Bregenzeko Kunsthaus-en (Austria), Eusko Jaurlaritzaren edo Montehermoso Kulturunearen bekak jaso dituzte.


A. Resano
BARRUKO INSTALAZIOA

1 – GHEADA
Pausometroa

LEKUA: Azoka
HELBIDEA: Torrene 4, Algorta