Hiru Kolektiboa

Radio Farm

Hiru Kolektiboak (Unai Ruiz, Jaime de los Ríos eta Manglano) sortutako akzio parte-hartzailea da Radio Farm eta ikus-entzunezko komunikazio libre eta esperimentalak garatzeko, teknologia alternatiboak berreskuratzea du helburu.

FM uhinen bidez, soinu bihurtutako irudi enkriptatuak igortzen dituen irrati-gailu batek ematen dio hasiera akzioari. Edozein irrati hargailuk –esaterako mugikorrek badaukatena– emisioa sintonizatu eta deszifratu dezake aplikazio soil baten laguntzaz. Gaur egun, pertsonen arteko komunikazioak Internet-eko plataforma handien esku daudenean, eta etengabe zelatuak eta monetizatuak izaten direnean, proiektu honek komunikazio pirataren teknologiak berreskuratu nahi ditu. Horretarako, gerra hotzean harresiak eta mugak gainditzeko eta harremanei eusteko, aktibistek zerabiltzaten tresnak atzera bisitatzen dituzte. Aldi berean, glitch estetikak, jolas-praktikak eta interakziozkoak baliatuz, irudiarekiko hurbilpen berria proposatzen da. Izan ere, hartzaileak, jasotzen dituen seinaleetan soinuzko interbentzioak eginez, argazkia alda dezake.

 

Hiru Kolektiboa Manglano, Unai Ruiz eta Jaime de los Rios artistek osatzen dute, ukronien bila dabiltzan old media edo komunikabide zaharren esploratzaileak.Talde horrek Manglanok glitch-ari buruz (edo aurreikusi gabeko ezaugarriari buruz, erroreari buruz) dituen ezagutzak erabiltzen ditu merkatuak eta edertasun digital perfektuak baldintzatutako edozein gailutan aldaketak eragiteko. Unai Ruiz Tabakalerako (Donostia) Zinema eta Teknologia lantaldearen sustatzailea da, eta, praktikan, zinematografian ezarritako hitzarmenak eskualdatzen ditu, gizarte kapitalista, bitar, sekuentzial eta kodetuaren balioak aldatuz. Azkenik, Jaime de los Ríos, bigarren mailako artista zibernetista, software eta hardware librean aditua eta ARTEKLAB Arte eta Zientziako lehen laborategiaren sortzailea, teoria prezientifikoa aplikatzen du etengabeko espekulazioa eragiteko, orainaren konplexutasun konstruktibista azaleraraziz.