Paulo Simão

Erased

Paulo Simão artista portugesak AEBko parke eta lorategietan jarritako hainbat eskultura dokumentatzen dituzten Kongresuko Liburutegiko argazki historiko batzuk bereganatu, eraldatu eta esanahi berria ematen die. Presidenteak, kargu militarrak, klerigoak edo artistak –gehienak gizon zuriak– dira irudien protagonista. Irudiak ezabatuz, baina plinto hutsak eta lan bakoitzaren izenburuak mantenduz, Erased-ek zalantzan jartzen du monumentu historikoek espazio publiko garaikidean duten rola.

Simão tresna digitalak erabiltzen ditu jatorriz kristalezko negatiboekin egindako argazkiak eSimãok tresna digitalak erabiltzen ditu jatorriz kristalezko negatiboekin egindako argazkiak eraldatzeko. Teknologia zaharrak eta garaikideak bateratuz, errepresentazioaren tresnen, estetiken eta politiken irakurketa historikoa eta zeharkakoa proposatzen du serieak. Lan monumentalek betetzen duten espazioa eta irudikatzen dituzten balioak eta historiak zalantzan jartzen dituzten praktika dekolonialek irekitako eztabaida.

Konfrontazio politiko handiko agertoki batean, non nortasun nazionalari eta indibidualari buruzko ikuspegi kontrajarriak dauden, serieak gogoeta egitera bultzatzen du, Mendebaldeko herrialdeek beren iraganarekin duten harremanari buruz, bai eta gaur egun proiektatzeko moduari buruz ere.

Santarem-en (Portugal) jaio zen 1973an, Lisboan bizi da eta diseinatzaile grafiko eta argazkilari gisa lan egiten du. Publizitatean doktorea IADEn, Argazkilaritza ikasi zuen Ar eskolan. Photo Is: Rael, Mostra 2020 Lisboa, Descubrimientos PhotoEspaña, Solar (Brasil), Delhi Foto edo Kaunas Photo (Lituania) nazioarteko argazki-jaialdietan aukeratua izan da bere lana, eta India, AEB edo Portugalen ere egin izan ditu erakusketak. Bere lana Hant, Der Greif magazine, Take the Picture edo Propeller-en argitaratu da. Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiko artxiboko irudi multzo batetik abiatuta, “Erased” lanean, Paulo Simãok Robert Rauschenbergen “Kooning Drawing Erased” (1953) ekartzen du gogora.


AIRE ZABALEKO INSTALAZIOA

12 ERASED

Non: Ereagako hondartza