Diego López Calvín

diegolopez

 

“Solarigrafia Eguzkiaren aztarna erregistratzen duen irudia da, zeru-sabaian egiten duen bere itxurazko mugimenduan. Irudi horiek kamera estenopeikoetan ematen dira, horrela, aztarnak zuzenean ikus daitezke eta ez dago kimikoki prozesatu beharrik.(…) Solarigrafiek aukera ematen digute errealitatea adierazi nahi duten sistema horien ezaugarriak eta mugak probatzeko. Bizitza oso arin doa, denbora faltagatik xehetasunak galtzen ditugu. Solarigrafiekin, ikusteko modu geldo bat deskubrituko dugu.” D. López Calvín

Freskagarri latak, silikona eta material fotosentikorrak erabiliz, Diego López Calvínek Getxo solarigrafiatu zuen 2007ko udan, jaialdiak gonbidatuta. GETXOPHOTOk iraun bitartean Getxoko paisaiaren bost solarigrafia egon ziren erakusgai, eta autoreak prozesuaren inguruko tailer bat eman zuen.

Sorian (Espainia) jaio zen 1965ean.
Informazioaren Zientziak ikasi zituen Unibertsitate Konplutensean eta Madrilen jarri zen bizitzen. Filmazioko argazkilari bezala egiten du lan zinema eta telebistako ekoizpenetan. Marie Claire aldizkariko kolaboratzaile ere bada. 1999an, hainbat hilabetez Formenteran filmatzen egon ondoren, eszenako argazkilari lana amaitu zuen Julio Medemen Lucía y el sexo filmean. Eguzkia oso elementu garrantzitsua da film horretan. 2000. urtean jaio zen bere argazkigintza proiektu berria. Bertan zerikusia daukate artista, argazkilari eta pinhole motako kamera eta zeruko gorputzen mugimenduetan interesa daukatenek. Ordutik, material fotosentikor eta kamera estenopeikoekin esperimentatzen du.

http://web.mac.com/diegolopezcalvin