Marcos López

marcoslopez-2-416x630

 

Zuri-beltzezko erretratuz osatutako bere lehen liburua argitaratu ostean kolorearekin hasi zen lanean, eta 1993tik aurrera garatu du Pop Latino izeneko argazki-multzoa, non berak dioenez, “azpigarapenaren egitura edo ehundura” ilustratzen jartzen duen arreta. Mito, ikono eta artelan unibertsalak “Hegoaldetik” berdefinitzeko norabidea jarraitzen du bere obrak. Arte garaikidearen testuinguruan, argazkigintzaren modako joerak onartzen ditu ondoren periferiaren sentitzeko moduari eta berezko berezitasunei egokitzeko. (A. Castellote)

“Herriko abestietatik ideiak hartu, klasikoak birziklatu, ageriko gauzekin jolastu, mitoak asmatu… (…) Kopenhageko sirenatxoa Rio de la Platako sirena bihurtu nuen eta Azken afaria eguerdian egin nuen, lagunekin haragi errea janez. Amaitzeko, argazki metroak eta metroak biltzen ibiltzen den laborategiko baten batek nire argazkietako bat hartu eta komentario konplizeren bat egiten badu, pozik gelditzen naiz, nire lanaren magnetismoaz konturatzen naiz. Laudatzeko modu apal bat: Zer gozo dagoen sirenatxo irakaslea, non harrapatu duzu?”. M. López

Santa Fen jaio zen, Argentinan, 1958an. Ingeniaritza ikasten hasi zen, eta argazkigintzagatik utzi zuen. 1993an Retratos, bere lehenengo liburua argitaratu zen. 2000n, Pop Latino, eta 2003an, Sub-realismo criollo. Bere lana Arte Garaikideko Azoka nagusietan erakusten da, esate baterako Chicago, Art Basel, Paris Photo, Arte BA, MACO, FIA eta ARCO azoketan. Erakusketak egin ditu Estonia, Espainia, Venezuela, AEB, Finlandia, Mexiko, Alemania, Dominikar Errepublika, Frantzia, Kuba, Belgika, Italia eta Holandan.

www.marcoslopez.com

 

marcoslopez-1