Numo Rama
numo-2

 

Numo Ramaren argazkietako protagonistak gizakia eta eguneroko bizitzaren epopeia dira; ikus daitekeen metafora bat, oso subjektiboa, bizirauteko eguneroko borrokararen izaera primariora garraitzen gaituena. Bere ingurune hurbilean ateratzen ditu argazkiak, ostera, unibertsalak dira irudietan agertzen direnak. Eskasia, estutasun, drama, indarkeria eta miseriaz beteriko eszenatokiak dira, alabaina, bertara ere, itxaropenak eta duintasun gogoak aurkitzen dute sartzeko zirrikitua. (A. Castellote)
“(…) Denbora luzea eman nuen bilaketa horren ondoren, (…) nire esperientzia gizakiarekin elkartu baino ez nuen egin, (…) kultura orokor apur bat, kamera bat eta desadostasun handi bat: klase menperatzailearen jarrera, gizartearen arlo guztietan desabantaila duen gehiengoarekiko. Elementu horiek uztartuz sortzen da nire argazkigintza. Argazkigintzan pentsatzen dudanean, ez dut egunkarikoan pentsatzen (…). Interesatzen zaidana ez da bakarrik informazioa biltzea. Ez ditut egunero argazkiak ateratzen, ezta astero, ezta hilero ere. Esateko zerbait daukadanean soilik egiten dut. Eta hori hausnarketa handi baten ondoren izaten da. (…) Nire argazkiak ez dira
salaketa soila. Informazioa eros dezaketen guztiek badakite zer gertatzen ari den beharrizan materiala dagoen lekuetan. Ez naiz argazkigintzatik bizi. Brasildik kanpo saldu ziren materialak gizarte ekintzetan inbertitzen dira. Argazkilari lana baino, lan soziala da nirea. Etxalde batean zaldiak eta ganadua hazten ditut, eta horrela bizi naiz. Batzutan, etxaldea ezagutu nahi duten atzerritarrak ekartzen ditut, jeep zahar batean, baina han ere ez dago erromantizismorik.” N. Rama
Araruna herrian jaio zen 1968an, Brasilen, nekazari familia batean. Bere borondatez kanpoko arrazoiengatik, nahiko goiz utzi zuen Brasilgo ipar-ekialdea. 1991n Portugalera joan zen bizitzera. Urtebete beranduago argazkigintzaren munduan sartu zen. Portugal, Dubai, Indonesia eta Ekialdeko Timorrera joan zen, lanera eta errealitate sozial desberdinen bila. Ekialdeko Timorren argazki saiakera bat ekoitzi zuen. Gero Suedian erakutsi zuen, eta han bizi izan zen 2000. urtea arte. Brasilera bueltatu eta Natalen finkatu zuen bizilekua. Han hasi zen gizartearen bere ikuskera propioa garatzen, argazkien bidez. Autodidakta da eta bere lana Suedian, Danimarkan, Frantzian, Bratislavan, Belgikan, Portugalen eta Brasilgo hainbat hiritan egon da ikusgai.

www.numorama.com.br

 

numo-3-433x630