50. urteurrena
2023an, Algortako Gwendolyne diskoteka mitikoak mende erdia beteko zuen. 1973an inauguratu zen, eta 1999an itxi zen arte, zuzeneko musikarako erreferentziazko aretoa izan zen Bizkaian. Abeslari handiak igaro dira bertatik, hala nola Karina, Massiel edo Los Panchos, eta Getxo Sound delakoaren banda-generazioak ikusi ditu hazten, nazioarteko rockaren erreferentzia handiekin agertokia partekatuz, hala nola Supersuckers edo Teenage Fanclub taldeekin. Kontzertuez gain, dantza-saioak, lehiaketak eta era guztietako ekitaldiak eta ikuskizunak hartzen zituen. Gwendolynen izan dira Arévalo, Bigote Arrocet edo Marianico el Corto bezalako umorista klasikoak, pelikulak filmatu dira eta ezkontzaren bat ere egin da. Gwendo izenez ezaguna, leku hau bertoko memoria kolektiboaren parte da eta, horregatik, Getxophotoren edizio honetan, omenaldia eskaini nahi izan diogu artxibotik ateratako irudiekin eta materialarekin.

BARRUKO INSTALAZIOA
10 – GWENDOLYNE 50. urteurrena
LEKUA: Algortako Kasinoa
HELBIDEA: Basagoiti 49, Algorta