Julieta Gil

Nuestra Victoria

Mexiko Hiriko lau poliziak adingabe bat bortxatu izanak Mexikoko mugimendu feministen haserrea piztu zuen 2019ko abuztuan. #NoMeCuidanMeViolan etiketaren pean segurtasun-indarren sexu-indarkeriaren aurkako protestak egin zituzten Mexikoko hainbat hiritan. Indarkeria matxistaren indize handia dago herrialde horretan. Independentziaren Zutabean, El Ángel izenez ezagutzen den monumentuan emakumeek beren amorrua adierazi zuten grafitiak eginez.

Nuestra Victoria proiektua eskulturaren argazki-erregistro zehatz batetik abiatzen da –fotogrametriaren bidez, argazkietatik abiatuta hiru dimentsioko espazioak sortzeko aukera ematen duen teknika baten bidez–, zaharberritu baino lehen, 3D eredu bat egiteko; eredu hori deskarga aske gisa eskaintzen da, bai artistaren webgunean, bai Getxophotokoan. Emakume gehienek kalera irtetean seguru sentitzen ez direla adierazten duten herrialde honetan, Julieta Gilen lanak espazio publikoaren monumentu enblematiko baten bat-bateko esku-hartzea dokumentatzen, zaintzen eta zirkularazten du, protesta, aldarrikapen eta borroka feministaren une historiko baten adierazpen gisa.

 

Julieta Gil (Mexiko, 1987), Media Art masterra dauka egina UCLAn, eta Arkitektura lizentziatura, Iberoamerikako Unibertsitatean (Mexiko Hiria). Bere lana espazio fisikoaren eta digitalaren artean mugitzen da. Baliabide konputazionalak azkar ari dira eboluzionatzen eta nonahikoak eta eragingarriak bihurtzen ari dira gure eguneroko bizitzan. Bizitza digitala gure bizitza arrunta bezain erreala da. Aldi berean gertatzen diren errealitate desberdin horiek gertatzen direnean gure bizipena zein den aztertu nahi du Julietak. Horretarako gure iragana, oraina eta etorkizuna islatzen duten objektuak, bideoak, irudiak eta bestelako narrazioak sortzen ditu.

 

Instalazioa