Cemre Yesil Gönenli

Hayal & Hakikat

Hayal & Hakikat (Ametsa & Egia) XX. mendearen hasierako presoen artxiboko irudiez osatuta dago. Irudi horiek Abdulhamid II Otomandar Inperioko hogeita hamalaugarren sultanaren argazki-albumetatik atera ziren.

Sultanaren interesen artean polizia-eleberriak eta argazkilaritza zeuden. Amnistia bat dekretatu baino lehentxeago, eleberri beltz bateko aipamen sasizientifiko batek konbentzituta, zeinaren arabera “hatz lodiaren artikulazioa indizearena baino luzeagoa duen edozein kriminalek hiltzeko joera izango du”, Abdulhamid II.ak agindu zuen hilketagatik zigortutako guztiei argazkiak ateratzeko, eskuak erakutsiz.

Hayal (Ametsa) serieko argazkiek amnistiatutako pertsonen eskuak erakusten dituzte, eta Hakikat-ek (Egia), berriz, kateatutako eta hiltzera zigortutako presoak erakusten ditu, amnistiarekin inolako loturarik ez dutenak. Cemre Yesil artista turkiarrak irudietan parte hartzen du, bi serieetan aurpegiak salbatuz, eta, horrela, protagonistak berriro identifikatzea eta erruduntzat jotzea saihesten du. Batzuek barkatzeko duten irrikaren eta beste batzuek kondena posible baten aurrean duten ziurgabetasunaren arteko kontrastea gaur egun ere islatzen da, errepresioak eta atxiloketa arbitrarioek indarrean dirauten garaiotan.

Hayal & Hakikat adierazpen askatasunaren aldeko protesta isila da, eta erbesteratu behar izan duten edo Turkian arbitrarioki kondenatu dituzten guztiei omenaldia.

1987an Turkian jaioa, Cemre Yesil Istanbulen bizi den argazkilari eta artista da. Bere lana, besteak beste, The Guardian, ICP New York, British Journas of Photography, Colors Magazine, Istanbul Modern Museum eta 6 mois bezalako komunikabideetan erakutsi eta argitaratu da. Houston Center for Photography, New York Library, Istanbul Modern Museum edo RISD Libraryko bildumetan gordetzen dira bere lanetako batzuk. “Hayal & Hakikat” bere argitalpenak argazki-liburu onenaren saria jaso du PhotoEspaña 2021ean, eta aurrez hautatua izan zen Paris Photo 2021eko Photo Aperture Photobook sarian, eta liburu historiko onenaren sarirako Rencontres d ‘Arles 2021ean. Gaur egun, Falmoutheko Unibertsitatean eta Bilgiko Unibertsitatean, Argazkigintzako eskolak ematen ditu, eta idazle, komisario eta editore gisa ere egiten du lan. FiLBooks-en sortzailea da, Istanbuleko argitaletxea eta argazki-liburuei eskainitako gunea.


AIRE ZABALEKO ERAKUSKETA

6 HAYAL & HAKIKAT

Non: Urgull lehioak
Helbidea: Urgull z/g