Las flores mueren dos veces
Cristóbal Ascencio artista mexikarraren lanak gurasoen eta seme-alaben arteko harremana aztertzen du, galera, isiltasuna, heriotza eta adiskidetzearen ikuspuntutik.
15 urte zituenean hil zitzaion aita Ascenciori, baina 30 urte bete arte ez zioten jakinarazi aitak bere buruaz beste egin zuenik. Orduan hasi zen oraindik gordetzen dituen irudiak, lekuak eta oroitzapenak berrikusten. Margarito izenez eta lorezain lanbidez, aitak agur-gutun bat idatzi zuen, eta, barkamena eskatzeaz gain, berarekin komunikatzeko eskatu zion.
Manipulazio eta irudikapen digitaleko estrategia ezberdinen bidez, Ascenciok bere familia-artxiboa eta bere aitak lan egin zuen azken lorategia berrikusten ditu. Bere argazki pertsonalak osatzen dituen kodean esku hartzeak irudiak eta horiei lotutako narrazioak deseraikitzen ditu glitch (errore digitala) tresna gisa erabiliz. Aldi berean, lorategiaren hiru dimentsioko irudikapenak, fotogrametriaren bidez, memoriaren plastikotasunari buruzko gaiak jorratzen ditu, bere aitak landatu zituen eta gaur egun oraindik bizirik dauden landareetan irudikatuta dagoena.
Cristóbal Ascencio 1989an jaio zen Mexikon eta gaur egun Madrilen bizi da EFTI Eskolan Argazkigintzako Masterra egiten ari den bitartean. Ikus-entzunezkoetan eta publizitatean lizentziatu zen Jaliscoko CAAVn. Irudiaren forma berrietara zabaldu zuen bere lana, hala nola errealitate birtualera, datuen manipulazioara eta fotogrametriara. 2021ean bere lana Les Rencontres d ‘Arles-eko (Frantzia) PhotoSlam-en hautatu zuten. Besteak beste bere lanak erakutsi ditu honako lekuetan: Gimnasio de Arte y Cultura (Mexiko), Experimental Photo Festival (Bartzelona), Karne Kunst (Berlin), Space Millepiani (Erroma), Casa Volcán (Guadalajara) eta The Curated Fridge. Getxophoto Jaialdian MAPS (; Mejores Amigos Para Siempre ; ) programaren 1. edizioan parte hartu zuen, Espainiako argazki-eskoletako ikasleekin elkartzeko gunean. Bertan, Jon Uriarte komisarioak “Las flores mueren dos veces” bere lana aukeratu zuen Jaialdiaren 2022ko edizioan erakusteko.

AIRE ZABALEKO ETA BARRUALDEKO ERAKUSKETA
10 LAS FLORES MUEREN DOS VECES
Non: Containers Portu Zaharra

BARRUALDEKO ERAKUSKETA
LAS FLORES MUEREN DOS VECES
Non: Fnac Bilbao / Fnac Donostia
Bilboko helbidea: Alda Urquijo 4
Donostiako helbidea: Loiola z/g