Judit Bou

Tomàquets

Judit Bou argazkilariaren lanak lortu ezineko helburua du: aitonak urtebetez lantzen dituen tomate guztien hazkundeari argazkiak ateratzea. Hurbileko eta eguneroko baratze bati arretaz eta setati begiratuz, Tomàquets-ek laborantzan zer prozesuk esku hartzen duten, giza begiarentzat zein diren ikusgai eta argazki-aparatuak nola irudikatzen dituen argitzen saiatzen da.

Elementuen arteko harremanek, baldintza klimatikoek eta izaki bizidun askoren esku-hartzeek elkarren mendeko sare bat sortzen dute, eta zaila da bereiztea substantzia bat noiz bihurtzen den beste bat. Etengabe garatzen eta heltzen ari diren tomateen fruitu guztiak dokumentatzeko ahalegin kimerikoarekin, Bouk pertzepzioaren mugak onartu eta aztertzen ditu, baita argazkiak denboraren joana irudikatzeko moduak ere.

Fruitu gorriaren heltze-prozesuaren inguruan irudi ugariak egituratzen dituen matrizean aurkezten da proiektua. Argazkien batura zatikatua xehetasunetan aberatsa den kartografia zabal batean zabaltzen da, ikuspegi bakar eta erabatekoa baztertzen duena. Aitzitik, iradokitzen du, hain zuzen ere, irudien artean sortzen diren erlazio ugarietan ikus daitekeela errealitateak dituen denbora, ikuspuntu eta zatien irudikapena.

1996an Bartzelonako Vic-en jaioa, Judith Bou Comas Bartzelonako Idep Irudi eta Diseinuko Goi Eskolan Argazkigintzan eta Sorkuntza Garaikidean graduatu zen. Argazkigintzak denbora esploratzeko duen gaitasuna pentsatzean eta imajinatzean datza bere lana. Azken urteotan, erakusketak egin izan ditu Viceko Arte Garaikideko Zentroan, Terrasako Moncunill aretoan edota Jeune Creation Européennaleko Biennalean, baita ere Montrouge, Hjorring, Césis, Cluj-Napoca, Como, Figueres eta Amaranteko aretoan. 2016an PhotoEspaña jaialdiko Descubrimientos sailean hautatua izan zen, 2018an Baumanlab beka jaso zuen eta 2020an Kataluniako Art Jove Saria.


BARRUALDEKO ERAKUSKETA

5 TOMÀQUETS

Non: Algortako azoka
Helbidea: Torrene 4, Algorta