Mattia Balsamini

Protege Noctem

90eko hamarkadan, Lurra modu iraunkorrean argiztatzeko helburuarekin, Europa eta SESB eguzki-argia islatzeko satelite-sare bat sortzen saiatu ziren. Zorionez, fantasia horrek ez zuen aurrera egin, baina, beste bide batzuetatik, antzeko egoera batera iritsi gara. Planetaren oso puntu lokalizatuetan izan ezik, gau itxia desagertu egin da. Kalkuluen arabera, munduko biztanleen % 83k ez du inoiz Esne Bidea ikusi, eta argi-kutsadura da jada ekosistemen gaixotasunaren eta narriaduraren arrazoi nagusietako bat. Loa erregulatzen duten erritmo zirkadianoei, intsektuen ugalketa-mekanismoei eta fotosintesiari eragiten die. Gauaren eta egunaren arteko aldea eta urtaroen igarotzea markatzen duten argi-zikloak ezinbestekoak dira lurreko organismo guztientzat.

Getxophotorekin lankidetzan antolatzen den PhMuseum-en deialdia irabazi zuen Protege Noctem proiektuak, ALANekiko (Artificial Light At Night: gaueko argi artifiziala) gehiegizko esposizioaren eragina dokumentatzen du, gauaren desagerpenaren aurka borrokatzen duten esperientzia zientifiko eta herritarrekin batera.

1987an jaio zen Pordenonen, Italian, eta 2008an Los Angelesera joan zen bizitzera. Bertan, publizitate-argazkilaritza ikasi zuen Brooks Institute of Photography-n. 2010ean, David LaChapelleren estudioan hasi zen lanean, laguntzaile eta artxibozain gisa. 2011n Italiara itzuli zen eta Argazkigintza irakasten aritu da Veneziako IUAV Unibertsitatean. Urteetan zehar proiektu pertsonal eta editorialak egin ditu MIT, NASA eta Zuricheko Unibertsitateko Auzitegiko Medikuntzako Institutuarentzat. La Triennale de Milano-n, MAXXI Museoan (Erroma), Sandretto Re Rebaudengo Fundazioan, Italiako San Frantziskoko Kultura Institutuan eta Reggio Emiliako Fotografia Europea, Monopoliko PhEst edo Cortona on the move jaialdietan erakutsi izan ditu bere irudiak. Contrasto agentziak ordezkatzen du bere lana.


A. Resano
BARRUKO INSTALAZIOA

15 – MATTIA BALSAMINI
Protege Noctem

LEKUA: Punta Begoña Galeriak
HELBIDEA: Ereaga kaia 6, Getxo

Laguntzaileak: