Carlos Terreros
terreros

 

Paisajes esféricos izeneko saioan, egile gazte honek collage-aren teknika eta argazkigintza panoramikoa uztartzen ditu. Hala ere, ez ditu apurtutako paisaia huts eta proportziorik gabeak erakusten, hasiera batean ikusleak hori atzematen duen arren. Zerutik lurrera eta ezkerretik eskuinera, irudi horiek eszenatoki berberaren ikuspegi osoa baina desberdina eskaintzen dute. Madrileko Gran Via bezalako toki ospetsuak edo Berangoko paisaia berotsu bat bezalako toki hurbilak dira autorea egiten ari den seriearen adibideak.

Carlos Terreros Getxon jaio zen 1972an. Informazio Zientzietan lizentziatua da. Herriko prentsaren laguntzailea izan zen. 1995ean skateboarding-en argazkilari gisa hasi zen lanean Tres60 editorialerako. Urte askotan Terresos patinatzaileen bizitza dokumentatzen aritu zen. 2000. urtean Erosión aldizkaria sortu eta zuzendu zuen lau urtez. Gaur egun ezkontzen argazkigintzan dihardu. Freelance gisa egin du lan Espainiako egunkari eta aldizkarietan. Bere erakusketak Euskadiko hainbat hiritan egon dira, eta argazki batzuk Vogue bezalako nazioarteko aldizkarietan agertu dira.

www.carlosterreros.com