Juan Carlos Tomasi

medicos-2

 

Kolonbian aspalditik dagoen indarkeria eguneroko bizitzan sartu da, eta ondorio zuzenak ditu biztanleen osasun fisikoan eta mentalean. Azken 20 urteotan, ia lau milioi pertsona lekualdatu dira. Horietako asko bazterketan hazi dira, Bogota ondoko auzo pobreetan. Hirira heltzen direnean, ingurura egokitzea, eskolara joatea, osasuna eta bestelako alderdiak eguneroko balentriak dira, batez ere, bizitzaren gaineko memoria labur horretan beldur handiak daudelako.

Noemí eta bere senarra Florentzian bizi dira. Hiri horretako auzo batzuk inbadituta daude osorik. Izan ere, baztertuak bertara joaten dira babesteko asmotan. Fanyk ezin dio ia-ia negarrari eutsi. Gogoratzen du Kolonbiako landa inguru bateko irakaslea zenean. Mercedes bere etxea egiten ari da ahalegin handiz behin-behinekoa zen toki batean, azkenean bere betiko bizileku bihurtu den horretan. Luis Carlos baserritik etorri zen, talde armatuen jendeak bere alabak bortxatu nahi izan zituelako. Ibai baten ondoan bizi dira. Verónicak bizitza eta gaztetasuna soberan du, eta mehatxuen oroitzapenak irribarreen bidez gainditzen ditu. Orain, bere familia aurrera ateratzeko itxaropenez bizi da. Fernando jaunak aihozkada baten aztarna du aurpegian,
talde armatu bateko kide bati aurka egitearren. Gaur egun, zamaketaria da. (J. C. Tomasi)
MSF-Mugarik Gabeko Medikuak nazioarteko erakunde mediko-humanitarioa. Egoera larrian dauden herriei eta naturak edo gizakiak eta gatazka armatuek sortutako hondamendietako kaltetuei laguntzen die, arraza, erlijio edo ideologia politikoa edozein dela ere. Bere lanarengatik esker ona emateko, MSFk Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1999an.

Juan Carlos Tomasi (Madril, 1959) argazkilari independentea da eta dokumentalak egiten ditu. Kongoko baztertuak eta Balkanetako gerrako biktimak, Joko Olinpikoak eta ahaztutako gaixotasunak dituzten pazienteak, Tomasiren kamerak mundu osoan hartu ditu argazkiak gero historiaren beste aldea erakusteko. 1996tik MSF erakundean egiten du lan argazkilari gisa. Bere kameraren bidez, azken hamar urteotan munduan sortu diren gatazka gehienak ezagutu ditu, eta erreportaiak egin ditu hainbat hedabidetarako: El País, La Vanguardia, Interviú, El Periódico. Zenbait liburu argitaratu ditu eta erakusketak egin ditu hiri hauetan, besteak beste: Madril, Bartzelona, Viena, Pristina, Sydney eta Buenos Aires.

www.msf.es
http://www.juancarlostomasi.es

 

medicos-1
medicos-3